XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irugarren egintza.

Antzokian Ugarrte'ko gela bat agerrtuko da.

Eskuitara ate bat.

Ezkerretara bi ate; lenbizikoa Garbiñe'ren gelakoa ta bigarrena sukaldekoa.

Leyo bat ere izango da.

Orman Itziarr'ko Ama'ren irudi bat.

Gañera mai bat, kutxa bat eta alki batzuek.

Leenengo atala.

UGARRTE-ZARR bakarrik.

Ugarrte-zarr: (Exerita dago).

Ez dakit oraindik, ametsak ala egiak diran nere etxean gertatuak.

¡Nere etxea! ¡Ugarrte!... Oraindaño burua altxeaz eta bekokia goyen jarriaz esaten nuen; orma oek nere jayotza ikusi zutela.

¡Ta arrrokeria bidezkoa zan!.

Iñoiz ez da nere asabengatik on besterik esan.

Beñere ez dute Ugarte'tarrak, beren buruak, eguzkiaren argira agerrtzeko, lotsa izateko ezer egin.

Inguru oetan dan etxerik zarrenetakoa da, ta egundaño neretarrak, gaizki itz egiteko biderik eman ez dute.

¿Eta orain? ¡Jaungoikoak daki, Ugarrte'ko aitonarengatik esango dituztenak!... Nere antziñakoak irabazitako izen ona galdu detala beintzat....

¡Eta orretarako larogei urte izatera iritxi naiz!.

¡Jauna! ¿Au jakiñik zergatik lenago atera ez ninduzun ludi negargarri onetatik?.

¡Nere billobaren izen ona gordetzeko utzi ninduzun, eta nik ori egiten jakin ez det.